Gizartea -

Fenomeno elektromagnetikoa

Aurora borealek zerua argiztatu dute Euskal Herrian

Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.

Aurora boreala Ogoñon. Argazkia: Ander Abadia
Aurora boreala Ogoñon
Aurora boreala Ogoñon. Argazkia: Ander Abadia

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro jazo da. Maiatzean gertatu zen bezala, aurora borealek Euskal Herria argiztatu dute atzera ere. Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.

Adituek baztertu egin zuten egunotan aurora borealak ikusteko aukera, Lurrean ekaitz geomagnetiko handia dagoen arren. Hain zuzen ere, uste zuten hodeiek ez zutela horretarako aukerarik emango. Dena den, zenbait tokitan, ostarteak baliatuta, more koloreko laino edo lerroak ikusi dira.

Urte berean bi aldiz gertatu da

Esan bezala, maiatzean ere ikusi ziren aurora borealak Euskal Herrian, Izabatik, Ibarratik, Hondarribitik, Murgiatik, Hernanitik, Zuiatik, Armintzatik...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Hendaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lurra Astronomia Unibertsoa Lapurdi