Gizartea -
Cristobal Colon
Sevillako Katedralean lurperatutako hezurrak Kristobal Kolonenak direla "behin betikotasunez" berretsi dute
Granadako Unibertsitateko ikerketa-talde batek Kristobal Kolonen inguruko bi enigma historiko handiri erantzuteko nahian dihardu: nongoa zen eta non dagoen lurperatuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Granadako Unibertsitateko ikerketa talde batek "behin betikotasunez" baieztatu du Kristobal Kolon nabigatzailearen hezurrak omen zirenak, Sevillako katedralean lurperatutakoak, itsasgizonarenak izan badirela.
Hala iragarri dute ostegun honetan Jose Antonio Lorente Auzitegi Medikuntzako katedradunak eta Maria Eizaguirre RTVEko Komunikazio eta Parte-hartze zuzendariak. Biek aurkeztu dute Colón ADN. Su verdadero origen (Kolon DNA. Benetako jatorria, euskaraz), RTVEk eta Espainiako Medikuntzako Errege Akademia Nazionalak ondutako film dokumentala.
Ikerketa-taldeak Kristobal Kolonen inguruko bi enigma historiko handiri erantzun nahian dihardu: nongoa zen eta non dagoen lurperatuta.