Gizartea -

Gipuzkoa

Bi zauritu eta zazpi atxilotu Pasai San Pedron, bi gazte talderen arteko borroka dela eta

17:00ak aldera, San Pedroko lokal baten kanpoaldean borroka baten berri eman dute zenbait lekukok. Antza denez, liskarra lokal barruan hasi da, eta, ondoren, kalean jarraitu dute. Lokal barruan eta hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituzte.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Pasaian (Gipuzkoa), San Pedron bi gazte talderen artean izandako borroka batean parte hartzea egotzita. Horietako bi zauritu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur, 17:00ak aldera, zenbait lekukok San Pedroko lokal baten kanpoaldean borroka bat zegoela ohartarazi dute, eta Ertzaintza eta Pasaiako Udaltzaingoa bertaratu dira.

Ertzainek gazteak aurkitu dituzte bertan, "kazolekin, pinturarekin, makilekin eta arma zuriren batekin" borrokan ari zirela.

Antza denez, liskarra hainbat txikizio dituen lokal batean hasi da, eta, ondoren, kalean jarraitu dute. Bertan, hainbat ibilgailutan ere kalteak eragin dituzte.

Borrokan parte hartu duten bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, zauriak sendatzeko.

Ertzainek 20 eta 27 urte bitarteko zazpi pertsona identifikatu dituzte, liskar iskanbilatsu delitua egotzita.

Atxilotuak (gizonezkoak, guztiak) ertzain-etxera eraman dituzte, eta, beharrezko eginbideak amaitutakoan, epailearen esku jarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak