Gizartea -

OSASUN MENTALAREN EGUNA

Nerabezaroan osasun mentaleko arazoak tratatzearen garrantzia

Buruko nahasmendu gehienak nerabezaroa baino lehen edo nerabezaroan zehar hasten dira. Nola zaindu daiteke nerabeen osasun mentala? Noiz da laguntza profesionala eskatzeko unea?

eitb media
eitb media
eitb media

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerabezaroa aldi erabakigarria da ongizate mentalerako garrantzitsuak diren ohitura sozial eta emozionalak garatzeko. Gazteekiko hainbat esamolde gure gizartean errotuta daude, esaterako: "Nerabezaroko kontuak dira" edo "atentzioa emateko egiten du". Eta, tamalez, askotan, hori dela eta, benetako arazoak oharkabean pasatzen dira. Lanketarik ez egiteak ondorioak ditu, helduarora arte hedatu daitezkeelako.

Nerabezaroan, faktore askok dute eragina osasun mentalean, baina honako hauek dira ohikoenak: nahasmendu emozionalak, hala nola antsietatea edo depresioa, (horiek eskola-errendimenduan arazoak ekar ditzakete, eta isolamendua eta bakardadea eragin); portaera-nahasmenduak; substantzien kontsumoa edo sare sozialen gehiegizko erabilera.

EITB MEDIA

Gazte eta nerabeen osasun mentalarekin gero eta kezkatuago dago gizartea. UNICEFek berriki egindako ikerketa baten arabera, nerabeen % 40k baino gehiagok adierazi dute osasun mentaleko arazoren bat izan dutela azken urtean, baina erdiek baino gehiagok aitortu dute ez dutela laguntzarik eskatu. Oraindik ere, beraz, estigma egon badago gaiaren inguruan. Laguntza eskatu duten gehienek, bestalde, beren ingurune hurbilean egin dute:

eitb media

 

Buruko osasunari loturiko arazoek arreta espezializatua eta profesionala behar dute. Iaz, nerabezaroa modu bereziki gatazkatsuan igarotzen ari diren nerabeak artatzeko Norbera izeneko programak 13 eta 17 urte bitarteko 202 nerabe eta horien gurasoak artatu zituen.

Leire Zapirain programaren zuzendari teknikoaren ustez, nerabeentzat garrantzitsua da terapian familiak parte hartzea, aurrez aurre dituen erronkei aurre egiteko tresnak garatzen laguntzeko.

Iaz Norbera programak 13 eta 17 urte bitarteko 202 nerabe eta horien senitartekoak artatu zituen
Iaz Norbera programak 13 eta 17 urte bitarteko 202 nerabe eta horien senitartekoak artatu zituen
Iaz Norbera programak 13 eta 17 urte bitarteko 202 nerabe eta horien senitartekoak artatu zituen

2:04

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Bizimodu osasungarriari buruzko albisteak