Gizartea -

Bilboko metroa

Atzerapenak izan dira Bilboko metroaren sare osoan, Boluetan izandako arazo tekniko batengatik

Metro Bilbaok iragarri duenez, hiru orduz, trenak bide beretik joan dira Bolueta eta Etxebarri geltokien artean, eta horrek sare osoari eragin dio. 16:15 inguruan, konpondutzat eman dute arazoa.

Bilboko metroaren geltoki bat. Irudia: EITB
Bilboko metroaren geltoki bat.
Bilboko metroaren geltoki bat. Irudia: EITB

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroaren sare osoan atzerapen orokorrak izan dira, Metro Bilbaok esan duenez.

Atzerapenak 13:00 inguruan hasi dira, Boluetan erregistratutako arazo tekniko baten ondorioz. Metroak azaldu duenez, 16:15 inguruan konpondu dute arazoa, eta trenak ohiko maiztasuna berreskuratzen hasi dira.

Bolueta eta Etxebarri geltokien artean trenbide bakarra erabali dute trenek, eta horrek atzerapenak eragin ditu, hiru orduz, 1. eta 2. lineetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Metro Bilbao bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Etxebarri