Gizartea -

Araba

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, beste gizon bat kalean konorterik gabe utzi eta polizia bat kolpatzeagatik

31 urteko atxilotuari erasoa eta poliziari aurre egin izana delituak leporatu dizkiote, gizon bat konorterik gabe utzi eta, atxiloketaren unean, udaltzain bat kolpatu ostean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du igande goiz honetan, erasoa eta poliziei aurre egin izana delituak leporatuta. Atxilotuak beste gizon bati eraso egin zion kalean, konorterik gabe utzita, eta udaltzain bat ere kolpatu omen zuen atxiloketaren unean.

Gasteizko Udalak zabaldu duenez, gertaera 06:30ak baino lehen jazo zen. Frantzia eta Monsinore Estenaga kaleen arteko autobus errei baten erdian konorterik gabeko gizonezko bat aurkitu du Udaltzaingoko patruila batek.

Patruila bertaratu zen, erreia itxi eta anbulantzia bat eskatu dute, zauritua artatzeko. Bien bitartean, ustezko erasotzailea nor zen jakinarazi diote lekuko batzuk Udaltzaingoari, eta beste bi gizonekin San Ildefonso kaleko norabidean zihoala.

Ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu da. Udaltzain bat hura gelditzen saiatu da eta horrek aurre egin dio. Gizona atxikitu ostean, atxilotu egin dute. Kanarietako epaitegi batek ezarritako bilaketa eta hura atxilotzeko agindua du gizonak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak