Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da Zamudion bost ibilgailuk talka eginda

Zauritua Gurutzeko Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 05:50ean jazo da, BI-631 errepidean, Santo Domingoko jaitsieran. Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da astelehen honetan BI-631 errepidean, Zamudio parean, izandako trafiko-istripu batean, euren artean bost ibilgailuk talka egin ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira ezbeharraren ondorioz.

Istripua 05:50ean jazo da, BI-631 errepidean, Santo Domingoko jaitsieran, Zamudio parean. Bost ibilgailuk euren artean talka egin dute, eta horrek bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ditu.

Istripua izan duten autoetako baten bidaiaria zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Errepidea guztiz libre eta garbi geratu da 09:40etarako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Trafiko istripuen biktimak