Gizartea -

Eguraldia

Giro eguzkitsua eta tenperatura altuak izango dira nagusi asteburuan

Hego-haizeak tenperaturaren gorakada nabarmena ekarriko du asteburuan. 25 gradutik gora izango ditugu zenbait unetan.

Mundaka (Bizkaia). Argazkia: Julio Mendia
Mundaka (Bizkaia). Argazkia: Julio Mendia
Mundaka (Bizkaia). Argazkia: Julio Mendia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giro eguzkitsua izango da protagonista urriko lehen asteburuan. Ostiral arratsaldetik aurrera, eguraldiak hobera egingo du, eta eguzkia nagusituko da inguru guztietan. Haizea aldakor ibiliko da, eta tenperatura maximoak 20 gradutik hurbil kokatuko dira.

Larunbatean, hego-haizeak eta eguzkiak tenperaturaren gorakada eragingo dute. Tenperatura maximoetan, gorakada nabarmenagoa izango da ipar partean, eta 25 graduren bueltan edo hortik gora geratuko dira. Egunsentia, ordea, hotza izango da barnealdean.

Igandean ere, hego-haizea izango dugu, eta giroa atsegina izango da, isurialde atlantikoan batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak