Gizartea -

Tiroketa Barakaldon

Ertzaintzak zazpi pertsona atxilotu ditu, Barakaldoko tiroketarekin zerikusia dutelakoan

Zortzigarren atxiloketa egin dute, desobedientzia egotzita. Burtzeña auzoko Zubileta kalea guztiz itxita du poliziak, eta tentsio uneak izan dira liskarra izan zuten bi familien artean. Atzoko tiroketan gizon bat hil zen eta bi pertsona zauritu ziren, horietako bat adingabea.

Ertzaintzaren hainbat agente, gertakariaren lekuan. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren hainbat agente, gertakariaren lekuan. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Barakaldoko tiroketan atxilotutako zazpi lagunen etxebizitzak miatu ditu

0:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zazpi pertsona —30 eta 58 urte bitarteko bost gizon eta bi emakume— atxilotu ditu Barakaldoko tiroketan nahastuta daudelakoan, Segurtasun Saileko iturriek EITB Mediari jakinarazi diotenez. Zortzigarren pertsona bat ere (gizonezkoa) hartu dute atxilo, agintaritzari desobeditzea egotzita.

Liskarra atzo jazo zen, Burtzeña auzoko Zubileta kalean, eta pertsona bat hil eta bi zauritu ziren suzko armekin izandako borrokan. 

Atxiloketak atzo egin zituen Ertzaintzak, baina gaur baieztatu ditu Segurtasun Sailak. Desobedientziagatik atxilo hartutakoa Gurutzetako Ospitalean atzeman zuten, zehaztu dutenez. 

Poliziak dispositibo zabala du ezarria gertakarien lekuan, eta atzo arratsaldean bezala, gaur ere tentsio uneak izan dira. Ertzaintzak itxita du Zubileta kalearen zati bat, eta hainbat miaketa egin ditu. 

Eguerdi aldera, hildako gizonaren senitartekoak kotxez heldu dira, eta, une batean, agenteek egindako hesia apurtu dute eta ustezko egileen kontrako oihu eta mehatxuak egin dituzte. 

Tentsio handia dago oraindik eta tiroketa izan zen auzoaz gain, Gurutzetako Ospitalea ere zaintzapean du Ertzaintzak, han jarraitzen dute-eta tiroketan zauritutako bi pertsonak —tartean adingabe bat dago—. 

Ertzaintza probak biltzen. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea