Gizartea -
Trafikoa
Lau gauez egongo da itxita Biriatuko ordainlekua, A-63an, datorren astelehenetik aurrera
Irailaren 30eko eta urriaren 7, 8 eta 9ko gauetan erabat itxiko dute, 21:30 eta 05:15 bitartean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
A-63 autobidea kudeatzen duen Autoroutes du Sud de la France (ASF) elkarteak konponketa lanak egingo ditu Biriatuko ordainlekuaren zabalkundean. Horregatik, irailaren 30eko gauean itxita egongo da ordaintokia, baita urriko beste hiru gautan ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ordainlekutik gertu dauden erreiak tarteka itxiko dituzte, eta ordaintokia bera irailaren 30eko eta urriaren 7, 8 eta 9ko gauetan zarratuko dute, 21:30 eta 05:15 bitartean.
Gauez egingo dituzte konponketa lanak, "erabiltzaileei ahalik eta traba gutxien sortzeko". Ordainlekua itxita dagoen gauetan, iparralderantz (Baiona-Bordele) doan trafikoa, 0 irteeratik desbideratuko dute N-121A errepidetik Zaisarantz, Behobiako igarobideraino. Han, D-810 errepidea hartuko dute, Donibane Lohizune-Urruña ordainlekuraino, eta han A-63an sartu ahalko dira. Hegoalderantz (Donostiarantz) doan trafikoak, ibilbide bera egin beharko dute, baina kontrako noranzkoan.