Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da eta bi pertsona zauritu dira Barakaldon izandako tiroketa batean

Zaurituak, adingabe bat tartean, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hiru gizon atxilotu dituzte tiroketarekin lotuta.

Tiroketa Barakaldon. Argazkia: EFE
Tiroketa Barakaldon
Tiroketa Barakaldon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da eta bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Barakaldon izan den liskar batean. Borroka horrekin lotuta, hiru gizon atxilotu dituzte, eta Ertzaintzak ez baztertu atxiloketa gehiago egitea.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:20an gertatu da tiroketa, Burtzeña auzoko Zubileta kalean.

Ertzaintzaren patruilak berehala heldu dira borroka gertatu den lekura, eta 36, 38 eta 26 urteko hiru gizon atxilotu dituzte.

Zaurituak, adingabe bat tartean, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Ertzaintzak liskarra gertatu den lekua itxi du, eta ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko. Ez du baztertu atxiloketa gehiago egitea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea