Gizartea -
Migrazio krisia
Ez dute espero Hierroko kaiukoa iraulita desagertu zirenen gorpuak asteartera arte aurkitzea
Hala ere, gaur bilaketa lanei ekin diete berriro desagertu ziren 54 pertsonak bilatzen jarraitzeko. Bederatzi pertsona hil ziren ezbeharrean.
agentziak | eitb media
Larrialdi zerbitzuek ez dute espero Hierron ostiral gauean desagertu ziren 54 migratzaileen gorpuak gutxienez datorren asteartera arte aurkitzea, orduan aterako baitira ur azalera, Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak jakinarazi duenez.
Hala ere, gaur berriro ekin diete erreskate lanei, galdutako dozenaka migratzaileak aurkitzen saiatzeko. Bederatzi pertsona hil ziren ezbeharrean, eta 27 bizirik erreskatatu zituzten.
Aireko hiru baliabide, txandaka, eta hiru itsasontzi ari dira istripua gertatu zen ingurua behatzen, Itsas Salbamenduko iturriek jakinarazi dutenez.