Gizartea -
Iruzurrak
Bizkaiko Aldundiaren izenean telefono bidez iruzurra egiten ari direla ohartarazi dute
Ogasuneko intzidentzia bat dela eta, webgune batera sartzeko eskatzen dute. Aldundiak ukatu egin du mezu horiek berak bidali izana, eta webgune horretara ez sartzeko aholkatu du, iruzurra delako.
EITB
Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du telefono bidezko iruzurrak egiten ari direla Aldundiarenak direlakoan bidalitako SMS batzuen bitartez.
Antza, SMS mezu bat iritsi da mugikorretara, honako testuarekin: "Ogasuna: Zure aitorpenean intzidentzia larria identifikatu da. Zehapen posiblea 931.98 EUR bidali presako dokumentazioa hona: https//declaracionabehencia-web.com".
Horren berri izan orduko, Bizkaiko Foru Aldundiak ukatu egin du mezu horiek berak bidali izana, eta mezu horiei jaramonik ez egiteko eskatu die herritarrei, eta ez sartzeko mezuan agertzen den webgune horretara, iruzurra baita.