Gizartea -
Sexu-erasoak
Espetxera bidali dute Donostian izandako sexu-eraso batekin lotuta atxilotutako gizona
Erasoa irailaren 13an gertatu zen Gros auzoan. 42 urteko gizonezkoa identifikatu eta asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak.
EITB Media
Epaileak espetxera bidali du irailaren 13an Donostian gertatu zen sexu-eraso bat egotzita atxilotutako gizonezkoa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Gipuzkoako hiriburuko Gros auzoan gertatutako sexu-eraso baten inguruko ikerketa egin du egunotan.
Ikerketa horren ondorioz, delituaren usteko egilea, 42 urteko gizonezkoa, identifikatzea lortu zuten eta joan zen asteartean atxilotu zuten.
Ostegunean eraman dute epailearen aurrera eta honek espetxeratzeko agindua eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea