Gizartea -

Istripua

Bi pertsona hil dira Lodosan eta Urotzen izandako trafiko istripu banatan

Kamioi gidari bat hil da NA-134an Lodosa parean bi kamioiren artean izandako istripuan. Kamioietako batek zeraman azido sulfurikoa errepidera isuri da eta errepidea itxi behar izan dute garbiketa lanak egin ahal izateko. Urotzen NA-150ean auto bat bidetik atera da eta pertsona bat hil da istripuan.

Lodosako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.
Lodosako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.
Garraiolari gipuzkoar bat hil da Lodosan izandako istripu batean

0:41

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gidari gipuzkoar bat hil da ostegun honetan Lodosan, artikulatutako bi kamioik talka eginda. 

Hildakoa merkantzia arriskutsuak zeramatzan kamioia gidatzen zuen garraiolari gipuzkoar bat da. LABek ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertaera salatu eta datorren astean mobilizazioak deituko dituzte LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 13:40an gertatu da, NA-134 errepideko 67,8 kilometroan (Ebroko ardatza), eta bi noranzkoetan itxi dute bidea.

Talkaren ondorioz, kamioietako bateko gidaria momentuan hil da eta, suhiltzaileek atera behar izan dute haren gorpua, harrapatuta zegoena.

Beste ibilgailuaren gidaria, 26 urteko gizonezkoa, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, aurpegian zauri arinak zituela.

Ibilgailuetako bat, azido sulfurikoa (% 70ean) zeraman zisterna-kamioia, irauli egin da eta substantzia hori isuri egin da, baina ez da horren ondorioz inor kaltetu.

Lodosako suhiltzaileak, mediku talde bat, bi anbulantzia, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Foruzaingoaren Tuterako Atestatuen Unitateak bere gain hartu ditu eginbideak.

58 urteko gizon bat hil da Linzoainen, gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irtenda
58 urteko gizon bat hil da Linzoainen, gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irtenda
58 urteko gizon bat hil da Linzoainen, gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irtenda

0:25

Hildako bat, Urotzen

58 urteko gizonezko bat hil da ostegun arratsaldean Lizoain-Arriasgoitin, NA-150 errepidetik zihoan ibilgailua bidetik aterata.

SOS Nafarroak 14:53an jaso du istripuaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, inguruko talde mediko bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak bidali ditu istripuaren lekura.

Ibilgailua, furgoneta bat, bidetik atera da eta hormigoizko pasabide baten aurka talka egin du, NA-150 errepideko 9,4. kilometroan.

Larrialdi-taldeek ezin izan dute ezer egin gidariaren bizia salbarzeko eta tokian bertan hil da. Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko patruilek bideratu dute zirkulazioa.

Gidariaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoaren Iruñeko polizia-etxeko Argiketen Brigadako kideek bideratu dituzte ezbeharraren eginbideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Albisteak Trafiko istripuen biktimak