Gizartea -

EGURALDIA

Haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dute toki askotan, Aitor ekaitzaren eraginez

129 kilometro orduko ufada izan da Urduñan, 122koa Matxitxakon, 115ekoa Galea lurmuturrean, 109koa Cerrojan, 102koa Garbean eta 83koa Gasteizen, Euskalmetek jakinarazi duenez. Osteguna ere hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da.

Haizea Legazpiko (Gipuzkoa) mendietan. Argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza
Haizea Legazpiko (Gipuzkoa) mendietan. Argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza
Haizea Legazpiko (Gipuzkoa) mendietan. Argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor izeneko ekaitza gogor astintzen ari da Iberiar Penintsularen iparralde osoa; haizeteak, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, haize-ufadak izan dira protagonista, batez ere, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du haizeagatik Euskal Autonomia Erkidegoan.

Dagoeneko 129 kilometro orduko ufada izan da Urduñan, 122koa Matxitxakon, 115ekoa Galea lurmuturrean, 109koa Cerrojan, 102koa Garbean eta 83koa Gasteizen, Euskalmetek jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, abisu horia asteazkeneko 18:00etatik osteguneko 10:00etara egongo da indarrean

Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari

1:10

Eguraldiaren aurreikuspena

Osteguna ere hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da. Hodei ugari izango da, batez ere, eguerdi partean: fronte bat iritsiko da eta euria egingo du, zenbait lekutan erruz. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta eguneko minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak