Gizartea -

Gertakaria

"Sustoa" Bermeon, hodi bat apurtu eta gas ihes handia izan baita

Gertakaria 10:00ak baino lehen jazo da Ander Deuna kaleko obra batzuetan; nonbait, gas hodi bat apurtu da eta horrek eragin du ihesa. Badaezpadako neurri gisa, bizilagunak etxean gordeta izan dira 40 bat minutuz.

Suhitzaileak Ander Deuna kalean. EITB Media
Suhitzaileak Ander Deuna kalean.
Hodi batetik gas isuri handia izan da Bermeoko obra batzuetan

0:31

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gas ihesa izan da gaur goizean Bermeon (Bizkaia), baina handia izanagatik, ez du aparteko ondoriorik utzi, eta "susto batean geratu da", Udalak jakinarazi duenez. 

Gertakaria 09:50ean jazo da, Ander Deuna kaleko obra batzuetan. Antza, makina batek hodi bat apurtu du, eta horrek eragin du ihesa. 

Abisua jaso eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak eta Naturgaseko teknikariak ere han dira, egoera aztertzen. Kalea guztiz itxi dute eta bizilagunei ateak eta leihoak zarratzeko eskatu diete, bozgorailu bidez. Dena ondo zegoela egiaztatu arte, etxeetan gordeta egon behar izan dira herritarrak, 40 bat minutuz. 

10:30erako kontrolatuta zuten ihesa. 

Horrela geratu da Bermeon gas ihesa eragin duen hodia
Horrela geratu da Bermeon gas ihesa eragin duen hodia
Horrela geratu da Bermeon gas ihesa eragin duen hodia

0:18

Gertakariaren lehen balorazioa egin du Xabier Ortuzar Bermeoko alkateordeak ETB1eko Egun On saioan. "Badirudi susto batean geratuko dela", adierazi du, lasaituta. Nolanahi ere, segurtasuna bermatze aldera, kaleko etxebizitzetan sartu dira, "banan-banan", eta pilatutako gasa detektagailuekin neurtu dute, beharrezko prebentzio neurriak hartzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Sua amatatzeko lanen azken ordukoa