Gizartea -

EGURALDIA

Aitor ekaitzak haize-ufadak utziko ditu gaur Euskal Herrian, bereziki egunaren bigarren partean

Zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan abisu horia egongo da indarrean gaurko 18:00etatik biharko 10:00etara.

Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor izeneko ekaitzak gogor astinduko du hurrengo egunotan Iberiar Penintsularen iparralde osoa; haizeteak, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, batez ere, haize-ufadak izango da protagonista, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoan; zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte.

Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, abisu horia gaurko 18:00etatik biharko 10:00etara egongo da indarrean. 

Toki babestuetan, berriz, 70-80 km/h-ko haize boladak espero dituzte.

Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari

1:10

Eguraldiaren aurreikuspena

Euskalmeten arabera, gaur hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Egunaren bigarren partean eta mendebaldean nabarituko da bereziki, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Egunaren bigarren partean euria ere egin dezake. Tenperatura igo egingo da, bereziki, Kantauri isurialdean, 27-28 ºC inguruko balioekin.

Biharko eguna hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da. Hodei ugari izango da, batez ere, eguerdi partean: fronte bat iritsiko da eta euria egingo du, zenbait lekutan erruz. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta eguneko minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak