Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da bi ibilgailuren arteko talkan, Derion

Ezbeharra N-633 errepidean gertatu da, Bilborako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da N-633 errepidean bi ibilgailuren artean izandako talkan, gaur goizean, Derion (Bizkaia), Bilborako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 07:50 aldera gertatu da.

Talkaren ondorioz ibilgailuen bateko bidaiaria zauritu egin da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ezbeharrak auto-ilarak eragin ditu Bilborako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Derio Trafiko istripuen biktimak