Gizartea -

Denboralea

Kaleak garbitzen eta kalteak zenbatzen aritu dira Ultzamako Auza herrian, uholdeen biharamunean

Auzatik 60 bat kilometrora, Lezaunen ere, kalte handiak eragin zituen euriteak. Alerta gorria ezarri zuten bertan, hamar minutuan 17 litro ur pilatu baitziren metro koadroko.

Auza. Argazkia: Sandra Iraizoz
Auza
Euri-jasek eragindako kalteak garbitzen eta zenbatzen ibili dira gaur Ultzamako bizilagunak

0:40

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ultzama ibarrean iluntze gogorra izan zuten larunbatean euriteengatik, eta gaur, igandea, garbiketa eguna izan dute. Uholdeak eragindako kalteak zenbatzen ere aritu dira, bart urak guztiz hartu baititu Auza herriko kaleak. Errepideak erreka bihurtu ziren, eta baratzeak zein etxabeak ur azpian geratu ziren, metro koadroko 140 litro ur pilatu baitziren.

Gazteak zein helduak egon dira beharrean, goizean goizetik erratzak eta palak hartuta, auzolanean.

Esan bezala, bizilekuetan eta etxabeetan sartu zen ura, eta kasu batzuetan metro bateko altueraraino heldu zen. Etxetresnak, erremintak eta elikagaiak galdu dituzte bizilagunetako askok, eta onik atera dituzten gauzak errekan garbitu dituzte batzuek.

Orain arte, ez da sekula Auzan horrelako uholderik izan, eta herritarrek denbora beharko dute gertatutakoa ahazteko.

Auzatik 60 bat kilometrora, Lezaunen ere, kalte handiak eragin zituen euriteak. Alerta gorria ezarri zuten bertan, hamar minutuan 17 litro ur pilatu zirelako.

Arga, Ultzama eta Baztan ibaiak, nabarmen hazita

Euriteen ondorioz, Baztan ibaiaren ur emariak dezente egin du gora gaur Elizondon, eta Arga eta Ultzama ibaiak ere nabarmen hazi dira azken orduotako ekaitzen eraginez.

Nabarmen hazita doaz Arga, Ultzama eta Baztan ibaiak
Nabarmen hazita doaz Arga, Ultzama eta Baztan ibaiak
Nabarmen hazita doaz Arga, Ultzama eta Baztan ibaiak

0:41

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Uholdeak