Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Uharten, adin txikikoei sexu-erasoak egitea leporatuta

Udalak jakitera eman duenez, erasoak barraka eremuan gertatu ziren, eta herritarren erantzun azkarrari esker, berehala atxilotu zuen ustezko erasotzailea, feriako langile bat, Udaltzaingoak. Elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsalderako.

EITBren bideo batetik hartutako feria gunearen irudia.
EITBren bideo batetik hartutako feria gunearen irudia.
EITBren bideo batetik hartutako feria gunearen irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute larunbatean Uharteko jaietan, festa eremuan hainbat adingaberi sexu-erasoak egitea egotzita, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hainbat herritarrek gertakariak ikusi ondoren, horien berri eman zieten udaltzainei. Horrela, herritarren laguntzari esker ustezko erasotzailea berehala atxilotu zutela nabarmendu du Uharteko Udalak. Atxilotua feriako langile bat da.

Alfredo Ruiz Uharteko alkateak ETBri esan dionez, "jende guztiaren aurrean egin zuen guztia gizonak, eta, beraz, oso erraza izan zen azkar eta modu eraginkorrean jokatzea".

Oharrean, erabateko gaitzespena agertu du Udalak, eta argi utzi du ez duela onartuko "inolako sexu-erasorik ezta emakumeen aurkako bestelako indarkeriarik ere".

"Udal honek urteak daramatza jaietan eraso sexistak prebenitzeko sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen, mugimendu feministarekin elkarlanean. Gertakari horiek salatzeko herritarrek emandako erantzun azkarrak agerian uzten du oso garrantzitsua dela emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean kontzientziatzeko lanean jarraitzea", nabarmendu du.

Era berean, "babes osoa" helarazi die erasoa jasan duten adingabeei eta haien familiei, eta horrelako egoerak salatzeko deia egin du, eta "herritar guztiek adingabeak babesteko betebeharra dutela" gaineratu du.

Uharteko Udalak iragarri duenez, "gertakari larri horren aurrean neurri egokiak hartuko ditu, eta beharrezko neurriak ezarriko ditu atzokoa bezalako gertakari larriak berriro gerta ez daitezen".

Gertatua salatzeko elkarretaratzea egingo dute astelehen arratsaldean Uharten.

Uharteko Geroa Baik ere, sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean gaitzetsi du gertatutakoa:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uharte Matxismoa Sexu erasoak