Gizartea -

Araba

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizen, beren etxebizitzak su hartu ostean

Sua 02:40an piztu da, Gaztelako atea kaleko bost solairuko eraikin batean. Bi ertzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Gasteizen, beren etxebizitzan piztutako sutean kea arnastu baitute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gainera, bi ertzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

Sua 02:40an piztu da, Gaztelako atea kaleko bost solairuko eraikin batean.

Sutearen ondorioz, bizilagun batzuk etxetik irtenarazi dituzte eta beste batzuk etxean konfinatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak