Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia Euskal Herri osoan, zaparrada mardulak espero baitira

Nafarroako isurialde atlantikoan abisu laranja izango da gauerdira arte. Zaparrada mardulak espero dira, eta ur asko pila liteke zenbait tokitan.

Euria Iruñean. Argazkia: EFE
Euria Iruñean. Argazkia: EFE
Euria Iruñean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal lurralde osoa abisu horian dago larunbat honetan, prezipitazio handiak espero baitira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean abisu horia. Iparraldean, asteburu osoan egongo da indarrean abisua. Nafarroan, 14:00etatik gauerdira arte egongo dago indarrean lurralde osoan, isurialde atlantikoan izan ezik, eremu horretan abisu laranja izango baita, ordubetean 30 litro pila daitezkeelako.

Gaur, zaparradak eta ekaitzak izango ditugu tarteka, arratsaldeko lehen orduetan gehienbat, eta abisu horia izango da indarrean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta mendebaldera egingo du egunaren bigarren zatian. Tenperaturak antzera jarraituko du.

Igandean, giro ezegonkorrak jarraituko du, baina egunaren amaieran lasaitzera egingo du. Zerua hodeitsu egongo da, eta zaparradak eta ekaitzak bota ditzake goizean goizetik. Mendebaldeko haizea ibiliko da hasieran, eta ipar-mendebaldekoa sartuko da arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du.

Astelehenean, udazkenaren hasieran, giroa lasaiagoa izango da. Hegoaldean, zerua hodei gutxirekin agertuko da; iparraldean, berriz, hodei gehiago ikusiko ditugu, baina ostarteak ere zabalduko dira. Kostaldean, hodeitza ugariago izan daiteke, eta baliteke egunaren lehen zatian euri pixka bat egitea, batez ere Lapurdin. Mendebal-haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, eta zakarrago joko du kostaldean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta ozta-ozta gaindituko du 20 ºC-ko langa.

Asteartean eta asteazkenean, ildo beretik jarraituko du eguraldiak, eta ostegunean, okerrera egingo du, eta euria egitea espero da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta bidali argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak