Gizartea -

Polizia operazioa

Gutxienez 8 pertsona atxilotu dituzte Logroñon eta Oionen, droga trafikoaren aurkako operazio batean

Operazioak zabalik jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan.

Polizia operazioa Logroñon. Argazkia: EFE
Polizia operazioa Logroñon
Polizia operazioa Logroñon. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gutxienez zortzi pertsona atxilotu ditu Logroñon (Errioxa) eta Oionen (Araba), droga trafikoaren aurkako operazio batean.

Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, Errioxako hiriburuko eta inguruko hainbat tokitan eta Arabako hainbat tokitan bost miaketa egin dituzte.

Operazioa goizaldean abiatu da eta zabalik dago oraindik. Hori dela eta, atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan. 

Errioxako agenteak ez ezik, Nafarroakoak eta Arabakoak ere ari dira parte hartzen operatiboan.

San Mateo jaiak ostiralean (irailak 20) hasiko dira Logroñon, eta, antza, talde kriminal bat desegitea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Drogak gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Arabako Errioxako kuadrilla Oion Errioxa gaur