Gizartea -

Sutea

Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte

Sua bart piztu da Intxaurrondon, iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.

Intxaurrondon bart piztutako sutea
Intxaurrondon bart piztutako sutea
Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz

0:48

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Intxaurrondo auzoko eraikin batetik hainbat pertsona atera behar izan dituzte, bart sutea piztu baitzen. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.

Sutea 23:00ak aldera piztu da iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan omen dute garrak itzaltzeko.

Hainbat pertsona zeuden su hartu duen eraikinaren barruan —Udalak ez du zehaztu zenbat—, eta horregatik atera behar izan dituzte. Hala ere, ez da inor zauritu.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutea nola piztu den argitzeko. Lehen balorazioaren arabera, nahita eragindakoa izan daiteke.

Bizilagunek ETBri azaldu diotenaren arabera, eraikin abandonatu horretan etxegabeak bizi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa