Gizartea -

MIGRAZIO KRISIA

Lasaitasuna nagusi Ceutako mugan, gauez zenbaitetan itxi ostean

Uneotan pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria arrunta da. Fnidequen borrokan jarraitzen dute herritarrek eta poliziak.

Guardia Zibila Ceutan. Argazkia: EFE
Guardia Zibila Ceutan. Argazkia: EFE
Ceutako muga irekita dago, baina polizia-agente asko daude oraindik

0:42

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ceuta eta Maroko banatzen dituen Tarajalgo mugan lasaitasuna nagusitzen ari da gaurko lehenengo orduotan. Marokoko segurtasun indarrek migratzaileak aldarazten ibili dira gauean, eta muga zenbaitetan itxi dute.

EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, normaltasuna erabatekoa da, eta itsasoko kontrol itsasontzi gutxiago ikusten dira.

Uneotan pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria arrunta da, eta ez da oso ugaria.

Bertan dagoen polizia batek "lasaitasun tentsioduna" dagoela esan du, gaueko gorabeheren ostean. Izan ere, Tarajal inguruan zebiltzan migratzaileen eta Marokoko gendarmeriaren artean borrokaldiak izan dira, eta muga itxi dute behin baino gehiagotan.

Mugatik bi kilometrora dagoen Fnideqen, berriz, etengabea da herritarren eta polizien arteko borroka. Herritarrek harriak jaurtitzen dizkiete poliziei, eta horiek negarra eragiteko gasarekin erantzuten diete.

Espainiako aldean ez da jenderik ageri mugaren ondoko muinoan, atzo ez bezala, eta Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak zelatan jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak