Gizartea -

Erasoa

Gizon batek beste bat sastakatu du Arantzadiko baratzeetan, Iruñean

Polizia iturriek jakitera eman dutenez, 13:00ean gertatu da erasoa, eta zauritua ospitalera eraman dute, hiltzeko arriskutik kanpo.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du gaur Iruñean, Arantzadiko baratzeetan beste gizon bati labana batekin eraso egiteagatik elkarrekin eztabaidatzen ari zirenean.

Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, 13:00etan gertatu da erasoa, eta zauritua ospitalera eraman dute, baina ez omen zegoen larri.

Erasoaren egilea berehala identifikatu dute, biktimak emandako deskribapenari esker. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak