Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Zizur Nagusiko Udalak salatu du zenbait eraso matxista izan direla jaietan

Bost pertsona atxilotu dituzte emakumeen aurkako delituekin lotuta Nafarroan, horietako bat Zizur Nagusian. Udalak elkarretaratzea egin du, 20:00etan.

Elkarretaratzea Zizur Nagusian. Argazkia: @ZizurNagusia
Elkarretaratzea Zizur Nagusian. Argazkia: @ZizurNagusia
Elkarretaratzea Zizur Nagusian. Argazkia: @ZizurNagusia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizur Nagusiko Udalak salatu du eraso sexistak izan direla asteazkenean hasi ziren herriko jaietan, eta elkarretaratzea egin du gaur, 20:00etan, gertatutakoa salatzeko. Ehunka lagunek bat egin dute deialdiarekin.

Udalak kudeatu duen puntu feministak zenbait eraso matxistaren berri izan du. Udalak adierazpen bat onartu du aho batez erasoak gaitzesteko, "oinarrizko eskubideen eta askatasunen urraketa larriak" direlako, eta agerian uzten dutelako "gizonen eta emakumeen arteko benetako desberdintasuna".

Eraso matxistak kudeatzeko mahaiak babes osoa agertu die erasoak jasan dituzten emakumeei, eta emakumeek jaietan gozatzea bermatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Asteburu honetan, bost pertsona atxilotu ditu Foruzaingoak emakumeen aurkako delituekin lotuta, horietako bat Zizur Nagusian, baina ez dute jakinarazi jai eremuan gertatu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Matxismoa