Gizartea -

EGURALDIA

Aste eguzkitsu eta lehorra, aspaldiko partez

Baliteke asteazkenean tantaren bat erortzea, baina orokorrean eguzkia nagusituko da, ipar-ekialdeko haize freskoarekin.

Jendea, hondartzan. Argazkia: EFE
Jendea, hondartzan. Argazkia: EFE
Jendea, hondartzan. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astea eguzkitsua eta freskoa izango dela aurreikusi du Euskalmetek. Tantaren bat eror daiteke egunen batean, baina, oro har, eguzkitsu jarraituko du, iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizeak lagunduta.

Gaur, eguna atzokoaren oso antzekoa izango da. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta goi-hodei batzuk agertuko dira egunaren amaieran. Haizeak ekialdetik eta ipar-ekialdetik joko du, eta egunsentiko giro hotzaren ostean, tenperatura 20-22 ºC-ra igo da.

Astelehenean, eguraldi eguzkitsua nagusituko da, baina, asteburuan ez bezala, kostaldean behe-hodeiak sor daitezke eta gainerako tokietan goi-hodeiak agertuko dira. Haizeak iparraldetik edo ipar-ekialdetik joko du, eta tenperatura maximoak 20-22 ºC ingurukoak izango dira. Goizean goiz, hotz egingo du, bereziki barnealdean.

Asteartean, aldaketa txiki batzuk ikusiko ditugu. Goizean, oro har, giro eguzkitsua izango dugu. Hala ere, behe-hodeiak ikusiko ditugu egunean zehar, batez ere ipar partean, eta barnealdera zabalduko dira arratsaldean eta gauean. Haizeak ipar ipar-ekialdetik joko du goizean, eta tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira. Minimoek, aldiz, gora egingo dute, eta gauean eta egunsentian ez du hainbesteko hotzik egingo.

Asteazkenean, berriz, euria itzul daiteke, baina ostegunean berriro atertuko du eta eguzkia nagusituko da, ostiralean bezalaxe.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Iparraldea argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zuberoa azken ordukoa Lapurdi