Gizartea -
Donostia
Bart Reale Arenan sartzen ari zela erori ostean hil den gizonaren heriotza ikertzen ari dira
Gizonak kolpea jaso zuen buruan, erorketa baten ondorioz, eta ospitalean hil da.
agentziak | eitb media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du bart Donostiako Reale Arena estadioan sartzen ari zela erori ostean hil den gizonaren heriotza argitzeko.
Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren atarian, 20:50ean, larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituzten, estadioko bosgarren atearen inguruan pertsona bat erori eta min hartu zuelako, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizonak kolpe gogorra jaso zuen buruan erorketaren ondorioz, eta Donostia Ospitalean hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea