Gizartea -

Istripua

Txirrindulari bat erietxera eraman dute helikopteroz, BI-3123 errepidean, Arrietan, istripua izan ostean

Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta gero, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute. 

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat zauritu da BI-3123 errepidetik zihoala istripua izanda.

Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da Arrietan, 10:40 inguruan. 

Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, lehen arreta bertan eman diote, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute. 

Errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, baina ez du trafikoan eragin handirik izan, bigarren mailako errepidea denez ibilgailu gutxi zebilelako bertatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Bizikletak