Gizartea -
Iruñea
Itzalita dago Iruñeko Udaltzaingoaren eraikinean asteartean piztutako sutea
Suhiltzaileak dagoeneko joan dira. Eraikinaren estalkia besterik ez da kaltetu, eta ez da beharrezkoa izango Udaltzaingoa eta beste zerbitzuak lekuz aldatzea.
Agentziak | EITB Media
Nafarroako Suhiltzaileek itzalitzat jo dute asteartean Iruñeko Udaltzaingoaren eraikinaren teilatuan piztutako sutea. Sua 19:00etan itzali dute.
Egunean zehar ezbeharraren lekuan lanean aritu diren suhiltzaileak dagoeneko joan dira.
Iruñeko Udalak atzo jakinarazi zuenez, sutea kontrolatzea lortu zutenean, suak ez du eraikinaren egitura kaltetu; estalkian besterik ez du eragina izan. Ez da inor zauritu.
Sutearen ondorioz, ez dira Udaltzaingoa eta eraikineko beste zerbitzu batzuk beste nonbaitera eraman beharko. Jatorriari buruzko lehen hipotesien arabera, baliteke teilatuan jarritako eguzki-plaken kableek eragin izana.