Gizartea -

Indarkeria matxista

Hugo Mallo futbolaria errudun jo dute, sexu-abusua egitea egotzita

Epaileak frogatutzat jo du akusatuak ukituak egin zizkiola 2019an Espanyoleko maskota gisa lan egiten zuen pertsonari. 1.000 euroko isuna ezarri diote kalte moralaren kalte-ordain gisa eta, hogei hilabetez, hamar euroko isuna ordaindu beharko du egunero, baita epaiketako kostuak ere.

Hugo Mallo, 2022ko argazki batean. EFE.
Hugo Mallo, 2022ko argazki batean. EFE.
Hugo Mallo, 2022ko argazki batean. EFE.

Agentziak | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Mallo futbolari espainiarra erruduntzat jo du Bartzelonako Zigor arloko 19 zenbakiko Epaitegiak, frogatu baitu akusatuak ukituak egin zizkiola Espanyolen maskota gisa lan egiten zuen pertsonari talde txuri-urdinaren eta Celtaren arteko 2019ko apirilaren 24ko partidan, RCDE Stadiumean.

Salvador Roig Tejedor magistratuak 1.000 euroko isuna jarri dio kalte moralaren ordain gisa. Gainera, orain Greziako Aris de Salonica taldean jokatzen duen futbolariak eguneko hamar euroko isuna ordaindu beharko du hogei hilabetez eta prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Epaiak, frogatutako egitateen atalean, honela islatu du partida-atarian gertaturikoak: "Akusatuak, bere asmo lizuna asetzeko eta biktimaren sexu-identitatea kaltetzeko asmoz, eskuak mozorroaren azpitik sartu zizkion eta bularrak ukitu zizkion".

Magistratuak adierazi duenez, gainera, ez dago arrazoirik pentsatzeko salatzaileak "akusatuari kalte egin nahi dionik". Izan ere, epaiaren arabera, ez da "biktimaren espurio-gogoa" eragin dezakeen "futbolari mediatiko" baten kasua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak