Gizartea -

Indarkeria matxista

Behin-behinean espetxera bidali du epaileak Gasteizen emaztea hiltzen saiatu zen gizona

Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen gizona epailearen esku utzi dute larunbatean, eta Gasteizko guardiako epaileak espetxeratzeko eta hemendik aurrera instrukzioa emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegira pasatzeko agindu du. Emakumeak larri jarraitzen du, Txagorritxun.

Eraso matxista Gasteizen
Eraso matxista Gasteizen
Eraso matxista Gasteizen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko guardiako epaitegiak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea agindu du ostiralean emaztea hiltzen saiatzeagatik atxilotutako gizona.

Hilketa saiakera delitua leporatzen diote 84 urteko gizonari, 76 urteko emaztea sastzeagatik.

Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen gizona epailearen esku utzi dute larunbatean, eta Gasteizko guardiako epaileak espetxeratzeko eta hemendik aurrera instrukzioa emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegira pasatzeko agindu du. 

Erasoa ostiral goizaldeko laurak aldera izan zen, Pilar auzoko Kuba kaleko etxebizitza batean, bikotearen etxean bertan.

Antza denez, emakumeak hiru labankada jaso zituen gorputzaren ezkerraldean labana handi batekin, eta sastada horietako batek, larrienak, pneumotorax bat eragin zion. Biktima Gasteizko Txagorritxu ospitalean dago, larri. 

Erakundeetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute larunbat eguerdian Gasteizen, eraso matxista gaitzesteko. Elkarretaratzea Gasteizko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariek egin dute, 'Vitoria-Gasteiz eraso matxisten aurka' zioen pankarta baten atzean.

Horren ostean, Maider Etxebarria alkateak babesa helarazi die biktimari eta senideei, eta osasun egoera "larria" duen emakumea lehenbailehen sendatzea espero duela adierazi du.

Emakume batek pairatutako hilketa saiakera gaitzesteko elkarretaratzea egin dute erakundeek Gasteizen
Emakume batek pairatutako hilketa saiakera gaitzesteko elkarretaratzea egin dute erakundeek Gasteizen
Emakume batek pairatutako hilketa saiakera gaitzesteko elkarretaratzea egin dute erakundeek Gasteizen

0:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa