Gizartea -

Eguraldia

Eguraldi lasaia eta atsegina astebururako

Larunbatean laino eta ostarteak tartekatuko dira, eguzki tarte zabalak izango dira baina zaparradaren bat ere bota lezake, bereziki goizaldean eta lehen orduetan. Igandea egun lasaia izango da, laino baino ostarte gehiagorekin. Haizea leuna izango da eta tenperatura epela.

Urdaibai. Argazkia: Itziar Alberdi.
Urdaibai. Argazkia: Itziar Alberdi.
Urdaibai. Argazkia: Itziar Alberdi.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirudienez, zeruak menia meteorologiko txiki bat emango du asteburu honetan; izan ere, hodei eta ostarteak eta tenperatura atseginak espero dira bi egunetan.

Larunbatean eguraldia ostiral honetan baino lasaiagoa izango da. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguzki tarte zabalak izango dira; hala ere, ez da baztertzen zaparradaren bat edo beste botatzea, bereziki goizaldean eta lehen orduetan.

Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta tenperaturak apur bat gora egin dezake lurralde osoan, 22-23 graduko maximoetara iritsiz. Orduek aurrera egin ahala, haizea iparraldera aldatuko da.

Nafarroako Pirinioetako ekialdea eta Iparraldea izango dira larunbateko lasaitasunean salbuespenak, bertan ostiral arratsaldetik aurrera eta ostiraletik larunbaterako goizaldeko lehen orduetan euria egitea espero baita.

Igandea egun lasaia izango da, laino baino ostarte gehiagorekin. Egunaren hasieran haizea hegoaldekoa izango da, eta egunean zehar iparraldera aldatuko da, baina leun ibiliko da. Iparraldeko haizeak hodeiak sor ditzake ipar partean egunaren bigarren partean, eta ez da baztertzen egunaren amaieran euri pixka bat egitea.

Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta maximoak 20 ºC-etatik zertxobait gora igoko dira eta minimoak 10 ºC-tik gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak