Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Osasun-itunerako lehen bilera, zarata Lutxanan eta Antzar Eguna Lekeition

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osasun-itunerako lehen bilera: Eusko Jaurlaritzak deituta, alderdi politiko, sindikatu eta osasungintzako eragileak mahai baten inguruan bilduko dira gaur, Bilbon, osasun sistemaren herri ituna erdiesteko lehen bilera egiteko.

- Zarata, Lutxanan: Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte enpresatik datorren txistu gogaikarria momentu batez isildu da, konpainia arazoa konpontzen saiatzen ari da eta. Oxinortek azaldu duenez, hurrengo hiru egunetan, arratsaldez eta gauez, lanak geldituko dituzte, herritarrak azken bi asteetan gogaitzen ari diren "eragozpenak murrizteko".

Antzar Eguna, Lekeition: Lekeition Antzar Eguna ospatuko da gaur, railaren 1etik 8ra bitartean egiten dituzten San Antolin jaietako egun handia. 104 txalupak parte hartuko dute eguneko lehiaketan, antzara artifizial bati helduta ahalik eta jasoaldi gehien lortzeko borrokan. 84 kuadrilla lekeitiarrak eta eskualdeko udalerrietakoak izango dira, eta beste 20 urrutiagokoak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Munduko albisteak gaur Osakidetza Barakaldo Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Imanol Pradales gaur