Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Sei urteko espetxea ezarri diote gizon bati Gasteizen, bikotekideari tratu txarrak eman eta sexu-abusuagatik

Defentsak eta Fiskaltzak akordioa erdietsi, eta bi aldeek onartu egin dute jarritako zigorra. Erasotzaileak alkoholarekiko duen mendekotasuna aringarritzat jo du epaileak.

Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Jokin Zurutuza
Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Jokin Zurutuza
Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Jokin Zurutuza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia sei urteko espetxe-zigorra ezarri dio Arabako Lurralde Auzitegiko epaile batek gizon bati, bikotekideari behin eta berriz tratu txarrak eman (21 hilabete) eta sexu-abusua egiteagatik (4 urte), 2022an, Gasteizen.

Goizean egin den epaiketan, akusatuaren defentsak eta Ministerio Fiskalak akordioa erdietsi dute, eta bi aldeek ontzat eman dituzte ezarritako zigorrak. Erasotzaileak alkoholarekiko duen mendekotasuna aringarritzat jo du epaileak.

Halaber, defentsa abokatuak hala eskatuta, epaileak ebatzi du gizonezkoa ez dela espetxean sartuko, hainbat baldintza beteta: alkoholarekiko duen mendekotasunaren aurkako tratamendua jaso beharko du, biktimarekiko urruntze-agindua ezarriko zaio eta indarkeria matxistari buruzko formazio-saio batean hartu beharko du parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa