Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Rafa Mir futbolariak bigarren gaua igaro du atxilotuta, epailearen aurretik pasatzeko zain

Valentziako jokalaria astelehenean atxilotu zuten, 21 urteko neska bati sexu-erasoa egitea egotzita. Asteazken honetan epailearen aurrera eramango dutela espero da.

Rafa Mir, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Rafa Mir, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Rafa Mir, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Mir Valentzia CF taldeko futbolariak bigarren gaua igaro du Guardia Zibilaren egoitzan, bi sexu-eraso egotzita atxilotuta. Aurreikusten da asteazken honetan eramango dutela epailearen aurrera deklaratzera.

Igande honetan, 21 urteko neska batek salatu zuen 27 urteko futbolari murtziarrak eta bere lagun batek sexu-erasoak egin zizkiotela futbolariaren etxebizitzan. Salaketaren arabera, biktima eta 25 urteko beste neska bat futbolariaren etxera joan ziren larunbat gauean, eta bi gizonek eraso egin zieten.

Valentziako ospitale batean artatu zituzten bi emakumeak igandean, eta, ondoren, salaketak jarri zituzten biek. Mir astelehenean atxilotu zuten; akusatutako beste gizona, aldiz, asteartean.

Valentzia CF taldeak ohar bat argitaratu du atxiloketaren inguruan. Oraingoz, ez du gertakarien inguruko baloraziorik egin nahi izan eta "zuhurtzia" eskatu du, gertaeren bilakaera ikusi arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa