Gizartea -

Denboralearen ondorioak

Argindarrik gabe jarraitzen dute Zornotzako etxe batzuk larunbateko ekaitzagatik

Igande goizean teknikariek bizilagunei esandakoaren arabera, gutxienez bost egun beharko dituzte instalazioak konpontzeko. Horregatik, hainbat bizilagunek beste bizitoki batzuk aurkitu behar izan dituzte behin-behinean.

Larunbateko ekaitza, gerturatzen. Arg: Txaro Ortiz de Zarate Uranga
Larunbateko ekaitza, gerturatzen. Arg: Txaro Ortiz de Zarate Uranga
Larunbateko ekaitza, gerturatzen. Arg: Txaro Ortiz de Zarate Uranga

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldean Euskal Herria zeharkatu zuen ekaitz, euri eta haize denboraleak bereziki jo zuen Zornotza, besteak beste, tentsio kable bat trenbide gainera erori eta tximistek eragindako bi sute izan baitziren bertan. 

Hain zuzen ere, tximisten eta deskarga elektrikoen ondorioz, argindarrik gabe daude larunbatetik Zornotzako auzo oso bateko bizilagunak, eta badirudi luzerako joko duela. 

Izan ere, igande goizean, bertan izan dira teknikariak, larunbateko ekaitzaren ondorioak aztertzen, eta bizilagunei esan dietenez, instalazio elektrikoak konpontzeko gutxienez bost egun beharko dituzte.

Hori dela eta hainbat bizilagunek etxetik kanpo pasa beharko dituzte ondorengo egunak. Badira beste zenbait, argindar sorgailuekin ari direnak oinarrizko argindar beharrak asetzen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Bizkaia Amorebieta-Etxano bideoak Denboraleak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak albisteak Elektrizitatea albisteak