Gizartea -

Trafikoa

Bost pertsona zauritu dira, bi larri, auto-istripuz Soraluzen

Ibilgailua bidetik irten eta irauli egin da. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 eta 39 urte bitarteko bost pertsona zauritu dira, horietako bi larri, autoarekin errepidetik irten eta iraulita, GI-627 errepidean, Soraluzen (Gipuzkoa).

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 7:40 aldera gertatu da, GI-627 errepideko 56. kilometroan.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, autoa bidetik irten eta irauli egin da. Ertzaintza eta osasun langileak bertaratu dira zaurituak artatzera eta trafikoa bideratzera.

Errepidea itxi egin behar izan dute guztiz, eta bost zaurituak, horietako bi larri, Donostiako, Arrasateko eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Soraluze Trafiko istripuen biktimak