Gizartea -

HONDARTZAK

Gizon bat ospitalera eraman dute Donostian, karabela portugaldar batek ziztatu ostean

Gizona lekuan bertan artatu dute lehenbizi baina zituen sintomak ikusita, Donostia Ospitalera eramatea erabaki dute, badaezpada.

2022an Donostiako badian jasotako karabela portugaldar batzuen artxiboen irudia.
2022an Donostiako badian jasotako karabela portugaldar batzuen artxiboen irudia.
2022an Donostiako badian jasotako karabela portugaldar batzuen artxiboen irudia.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karabela portugaldarrak dabiltza Donostiako hondartzetan eta 55 urteko gizon bat anbulantzian Donostia Ospitalera eraman behar izan dute gaur, Ondarreta hondartzan karabela horietako batek zizta egin ondoren, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.

Gizona lekuan bertan artatu dute lehenbizi, baina uzkurdurak zituela eta, Ospitalera eraman dute, badaezpada.

Gertakaria 15:00ak aldera izan da.

Udalak adierazi duenez, gertaera honen aurretik beste karabela portugaldar bat ikusi dute bainu-eremutik kanpo, Ondarretan baita ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza