Gizartea -
Trafikoa
Hiru zauritu Vianan bi autoren arteko aurrez aurreko talkan
Istripuaren ondorioz su hartu dute bi autoek eta Suhiltzaileek itzali behar izan dute. Zaurituetako bi Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dituzte.
Agentziak | EITB Media
Hiru pertsona zauritu dira larunbat honetan NA-1110 errepidean, Vianan, zihoazen bi autoek talka egin ostean.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute. Istripuan hiru pertsona zauritu dira eta horietako bi Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte.
Gainera, istripuaren ondorioz, autoek su hartu dute eta Nafarroako suhiltzaileak bertaratu behar izan dira hura itzultzera. Foruzainak ere bertan izan dira laguntzen.
Nafarroako Guardia Zibileko agenteek hartu dute euren gain istripuaren arrazoiak argitzeko eginbideak bideratzearen ardura.