Gizartea -

Trafikoa

Armiñonen (A-1) eta Biriatun (AP-8) izan daitezke arazoak Itzulera Operazioan

Trafiko dispositibo berezia martxan da ostiraletik. Armiñongo lotunean (Araba), AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, seinaleak jarri dira Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko.

Zarauzko ordainlekua. EITB Media.
Zarauzko ordainlekua. EITB Media.
Zarauzko ordainlekua. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oporretatik bueltan diren milaka pertsona errepidera aterako dira gaur ere, eta asko izango da EAEko errepidetatik igaroko direnak Europaruntz jarraitzeko. 

Ostiral arratsaldean Biriatun 10 kilometrorainoko auto-ilarak izan ziren eta gaur ere antzeko egoera aurreikusten da. 

Aurreikuspen horiekin, ostiralean martxan jarri zuen Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Itzulera Operazioa, bi arreta-gune nagusirekin: Armiñongo lotunea (A1 eta AP-1) eta Ipar Euskal Herriko mugan (AP-8). 

Arabako zati horretan, seinalizazio berezia jarri da, AP-1 zaharreko irteeran Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko. Konoen eta seinaleztapen bereziaren bidez, A-1eko hiru erreietako bat utziko zaie AP-1etik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei.

Gipuzkoan, nazioarteko trafiko fluxuek eraginda, ilarak sor daitezke AP-8an, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan. 

Uda hasieran Trafiko Zuzendaritzak egindako aurreikuspenen arabera, bi milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatu behar zuten Euskadi nazioarteko joan-etorrietan. 

Ertzaintzako trafiko-unitateetako 550 agentek zainduko dute errepideko zirkulazioa eta segurtasuna, eta in situ emango dute zirkulazioaren egoerari buruzko informazioa. Helikoptero batek irudiak bidaliko ditu Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora, eta kontrol horren euskarria izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-1 autobidea