Gizartea -

Bizkaia

Gorpu bat topatu dute Urduñako Txarlazo mendi inguruetan

Inguretan paseoan zebiltzan herritar batzuek pertsona baten hilotza topatu dute. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Abisua jasota, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Txarlazo mendia (Orduña). Argazkia: Wiki:Basotxerri.
Txarlazo mendia (Orduña). Argazkia: Wiki:Basotxerri.
Txarlazo mendia (Orduña). Argazkia: Wiki:Basotxerri.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urduñako Txarlazo mendian pertsona baten gorpua topatu dute hainbat herritarrek gaur eguerdian Segurtasun Sailaren esanetan. Hilotzak ez zuen indarkeria zantzurik. 

Abisua jasota, Bizkaiko Suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. 

Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute gorpua autopsia egitera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Suhiltzaileak Mendiko istripuak