Gizartea -

mercedes vitoria

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du urriaren 11n eta 18an, eskarien jaitsieragatik

Aurretik iragarrita zituzten irailaren 6ko eta 20ko etenaldiei gehitzen zaizkie egunok. Etenaldia joan den maiatzean lortutako malgutasun-akordioaren barruan sartzen dira.

Gasteizko Mercedes-Benz lantegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Mercedes-Benz lantegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Mercedes-Benz lantegia. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena geldituko du berriz urriaren 11n eta 18an, eskarien jaitsiera dela-eta. Era berean, irailaren 6an eta 20an etenaldiak iragarrita zituzten aurretik. 

Mikel Díaz de Alda LABeko enpresa-batzordeko kideak azaldu duenez, maiatzean sinatutako malgutasun-akordioaren barruan daude geldialdi horiek. "Akordioaren arabera, 15 egunez bidali ahal gaituzte etxera, eta 20 egunera luza daiteke. Dirudienez, 20 egun horietara iritsiko gara urte amaierarako", azpimarratu du.

Ekaineko lau ostiraletan ekoizpena eten zutela gogorarazi du Díaz de Aldak, baita uztaileko hiru egun ere arrazoi berdinengatik.

Hala ere, gaineratu du urritik aurrera eten ditzaketen lau ekoizpen-egun eta bi txanda geratzen zaizkiela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Mercedes Benz Automobilgintza