Gizartea -
trafikoa
Zortzi kilometroko auto-pilaketak AP-8an, Irunen, Frantziarako noranzkoan
Biriatutik hasi eta Oiartzunera arteko auto-ilarak daude AP-8 autobidean. Gaunera, 3-4 kilometrotako auto-ilarak daude Zarauzko peajean.
eitb media
Zortzi kilometrotako auto-ilarak erregistratu dira gaur, osteguna, AP-8 autobidean, Irunen (Gipuzkoa), Baionarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera ema duenez.
Biriatuko ordainlekutik hasi eta Oiartzuneraino iritsen dira auto-pilaketak, Irungo ordainlekua tartean dagoela.
Trafiko mardula dago Europa iparralderuntz, abuztuko bigarren hamabostaldian ohikoa den lez. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira AP-8ko hainbat puntutan.
Zarautzen, esaterako, 3-4 kilometro inguruko auto-ilarak daude Frantziarako noranzkoan.
Gainera, Irungo 4,2 kilometroan kokatuta dagoen Oinaurre irteera itxita dago Baionarako noranzkoan.