Gizartea -

gertakariak

Adin txikiko bat larri dago ZIUan, Gasteizko Arana klinka zaharreko teilatutik behera erorita

Zauritua gazte talde batekin zegoen ezbeharraren unean eta hamar edo hamaika metroko altueratik jausi zen oraingoz argitu ez diren arrazoiengatik.

Txagorritxu Ospitaleko sarrera. Argzkia: EITB MEDIA
Txagorritxu Ospitaleko sarrera. Argzkia: EITB MEDIA
Txagorritxu Ospitaleko sarrera. Argzkia: EITB MEDIA

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko neska bat larri dago ingresatuta Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ZIUan, bart, Arana klinika zaharreko teilatutik behera erorita.

Dirudienez, gaztetxoa lagun-talde batekin zegoen ezbeharraren lekuan, eta gaueko hamarrak aldera klinikako teilatutik jausi zen hamar edo hamaika metroko altueratik. 

Arana klinika zaharra errefuxiatuentzat aterpetxe bihurtzeko eraberritze-lanetan dago egun. 

Ertzaintza eta zerbitzu medikuak bertaratu zirenean, larri zaurituta aurkitu zuten gaztetxoa eta, hori dela eta, Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. 

Ertzaintzak ikerketa abian dauka ezbeharraren zergatia eta nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Arabako Unibertsitate Ospitalea