Gizartea -

pertsonen trafikoa

Gidari bat atxilotu dute Oiartzunen, egoera irregularrean zeuden 12 pertsona Portugalera zeramatzala

Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehen goizaldean, A-8 autopistan, Oiartzun parean, egoera irregularrean dauden hamabi gizon Frantziatik Portugalera zeramatzala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Bidaiariek 300 eta 600 euro artean ordaindu zituzten.

Atxilotua poliziaren dependentzietara eraman zuten eginbideak amaitu arte. Astearte goizean aske gelditu da, epailearen aurretik pasa ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun albisteak Albisteak