Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostiako Aste Nagusian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, biktimak ihes egitea lortu zuen, ustezko erasotzaileari bultza egin ondoren.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du, Donostiako Alde Zaharrean abuztuaren 18an, Donostiako Aste Nagusiko azken gauean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.

Segurtasun Sailaren arabera, erasoa Gipuzkoako hiriburuko kalezulo batean jazo zen. Biktimak, baina, ihes egitea lortu zuen, ustezko erasotzaileari bultza egin ondoren.

Biktimak ospitale batean osasun-arreta jaso eta gero, halako kasuetarako ezarritako protokoloak zehazten duenari jarraituz, Ertzaintzari jakinarazi zioten, eta honek sexu-askatasunaren aurkako delitu bat argitzeko ikerketa abiatu zuen.

Atxilotua Donostiako guardiako epaitegiaren esku utzi dute goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia Donostia Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak