Gizartea -
Trafikoa
Hainbat kilometroko auto ilarak Irunen Baionarantz, oporren itzulera operazio betean
AP-8an, Irunen, Baionako noranzkoan, 6 kilometrokoak ziren ilarak 22:20an. Arratsaldean, 10 kilometrorainokoak izan dira, baina orduek aurrera egin ahala egoerak bere onera egin du.
EITB Media
Afrika iparraldean nahiz iberiar penintsulan uda igaro eta Europa aldera oporretatik bueltan den jendetzaren ondorioz, auto ilarak sortu dira larunbat arratsaldean Irunen, AP-8an, Baionarantz, eta gaueko lehen orduetan ere antzeko egoera izan da muga aldean.
20:30ean, ia 10 kilometrokoak ziren ilarak, eta ia Oiartzun pareraino iristen ziren. Egoera are gehiago zaildu du arratsalde erdialdera gertatu den eguraldi aldaketak eta euriak.
22:20an 6 kilometrokoak ziren oraindik, baina orduek aurrera egin ahala egoerak bere onera egin du.